Itxi

albistea

Igandean

Berasaluze VIII-Albisu / Bengoetxea VI-Apraiz, zuzenean, ETB-1en

A.A.

EITB

ETBK Sat-ek errugbiko Kopako Ampo Ordizia-Bizkaia Gernika neurketa eskainiko du.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB

Igandero legez, hainbat kirol emanaldi izango dira Euskal Telebistan. ETB-1eko hitzordu nagusia pilota izango da, 17:00etan hasita. Eibarko Astelenatik egingo dute emanaldia eta bi partida izango dira ikusgai: Gonzalez-Arruti / Idoate- Merino I eta Berasaluze VIII-Albisu / Bengoetxea VI-Apraiz.

Horren aurretik, 16:00etan, aizkolarien Eusko Label sariko bigarren finalerdia izango da ikusgai, goizean Galdakaon jokatutakoa. Eta 19:30ean futbol jardunaldiaren errepasoa egingo dute 'Gol Festa' saioan.

ETBK Sat-en, zuzeneko emanaldia izango dute 12:30ean, Errugbi Kopako finalerdia: Ampo Ordizia eta Bizkaia Gernika nor baino nor. 14:00etan, berriz, Granadak eta Realak jokatutako futbol partidaren laburpena izango da ikusgai.

Amaitzeko, Lehen Mailako futbol jardunaldiaren azterketa luze eta zabala, 'Tribuna Gol' saioan, 22:30etik aurrera.