Itxi

2021/09/23

07:00

telebista

22:30ean

'Secretos de guerra' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Jacques Vriensen eleberrian oinarrituta, bi mutikoren istorioa kontatuko digu filmak. Lagun minen arteko harremana, baina, ezbaian jarriko dute Bigarren Mundu Gerrak eta eskolara iritsiko den neska batek.

  • 'Secretos de guerra' filmaren fotograma

    'Secretos de guerra' filmaren fotograma

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Secretos de guerra (Oorlogsgeheimen, 2014) filma izango da ikusgai, ostegun gauean, ETB2n. Jacques Vriensen eleberrian oinarrituta, Dennis Botsek eraman zuen gerrari buruzko drama hau zinemara. Protagonistak, besteak beste, hauek dira: Maas Bronkhuyzen, Joes Brauers, Pippa Allen, Luc Feit, Eva Duijvestein eta Loek Peters.

1943ko uda, Herbehereetan. Tuur eta Lambert mutikoak lagun minak dira, eta beraien herriak ez du sekreturik ezkutatzen beraientzat. Badakite Bigarren Mundu Gerra iristear dela, baina ez dira ohartu horrek beraien bizitzak aldatuko dituela. Tuurren aitak erresistentziarekin bat egingo du; Lamberten familiak alemaniar soldaduei men egitea erabakiko du. Gerrarekin lotutako gertaerek zaildu egingo dute lagunen arteko harremana, eta eskolara neska berri bat iristeak ez du lagunduko. Tuurrek Lambertekin zuen adiskidetasuna alde batera utziko du, eta neskaren atzetik joango da. Ez daki, ordea, guztiak arriskuan jarriko dituen sekretu bat gordetzen duela neskak.

Ez ezazu galdu, Secretos de guerra filma, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EITB Nahieranen izango da ikusgai urriaren 22ra arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;