Itxi

2021/09/26

09:30

telebista

20:00etan

Arrietara egingo du bisita, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioak

EITB Media

Jose, Carlos eta Iker bertako bizilagunen eskutik ezagutuko du Joseba Arguiñanok Bizkaiko Arrieta udalerria, Uribe-Butroe eskualdean.

  • Joseba Arguiñano Arrietan

    Joseba Arguiñano Arrietan. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Historias a Bocados" saioa eta Joseba Arguiñano Arrieta udalerrian izango dira gaur, Bizkaiko Uribe-Butroe eskualdean, hain zuzen. Jose, Carlos eta Iker bertako bizilagunen eskutik ezagutuko du herria, betiere sukaldaritza eta gastronomia oinarri hartuta.

Lau anaiekin batera, abeltzaintza ustiapena du Arrietan Josek, eta Joseba aho zabalik utziko du bertan duten 1300 kiloko idiarekin. Nola ez, Joseren behien okela izango dute mahaian protagonista: txuletoia, hanburgesa eta txurraskoa. Carlosek urtetan herrian izandako bizipenak izango dituzte mintzagai, haragia dastatu bueltan.

Carlosek, berriz, besaburu gisatua prestatuko du, eta terrazan dastatuko dute, Oiz, Anboto, Gorbeia, Udalatx eta Ganekokorta ikusgai dituztela. Carlos auto eta hegazkin mekanikaria eta hegazkin pilotua ere izan zela jakingo du Josebak.

Ikerrek nekazaritzaren aldeko apustua egin zuen, baina tamaina bereziko nekazaritzaren alde; izan ere, mikro, mini eta baby barazkiak landatzen ditu. Landare jangarriak ere hazten ditu, goi mailako sukaldaritzan arrakasta handia dutenak. Horiekin guztiekin jaki berezia gozatuko dute: Berenjena tapenadez betetako loreak, baby barazkiekin patata-purearen gainean.

"Historias a Bocados" igandetan dugu ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;