Itxi

2021/09/27

00:35

telebista

22:30ean

Itziar Lazkano, Iñaki Uranga eta Iñaki Anasagasti, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan

EITB Media

Javi Sierrak zapo eta onddo kaneloiak, arepak eta porruz betetako hostorea baloratu beharko ditu.

  • Iñaki Anasagasti "El Club del Tupper" saioan

    Iñaki Anasagasti "El Club del Tupper" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"El Club del Tupper" saioak Itziar Lazkano antzezlea, Iñaki Uranga abeslaria eta Iñaki Anasagasti politikaria hartuko ditu gonbidatu nagusi gaur gauean.

Iñaki Urangak zapo eta onddo kaneloiak prestatuko ditu, eta, horretarako, chefaren teknikak erabiliko ditu, hala nola velouté bat.

Iñaki Anasagastik bere jaioterriari, Venezuelari, omenaldia egitea aukeratuko du eta horregatik arepa batzuk kozinatuko ditu. Platera prestatzeko Maria Esther emaztea izango du ondoan.

Itziar Lazkanok, berriz, errezeta osasuntsu eta erraz batekin ezustean harrapatuko ditu bere aurkariak: porruz betetako hostorea. Bilboko Ospetsuak saria jaso berria du antzezleak, baina honako honetan, bere proposamenak ez du espero beste laudorio jasoko.

"El Club del Tupper" astelehenetan dugu ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;