Itxi

telebista

Zinema ETBn

'Oscuras intenciones' ('Penance') minisaila emango du, gaur gauean, ETB2k

EITB Media

Julie Graham eta Nico Mirallegro dira 2020an ekoitzi zen hiru ataleko thriller honetako aktore nagusiak.

  • 'Oscuras intenciones' ('Penance') telesailaren kartela

    'Oscuras intenciones' ('Penance') telesailaren kartela

ETB2k 'Oscuras intenciones' minisaila emitituko du gaur gauean 22:00etatik aurrera. Jatorrizko izenburua 'Penance' du Kate O'Riordanek 2020an ekoitzi zuen hiru ataleko minisailak eta Julie Graham eta Nico Mirallegro ditu aktore nagusi.

Douglas senar-emazteek semea galdu berri dute. Heriotza horrek bikote harremanean eragina izango du; izan ere, Rosaliek (Julie Graham) ez du onartu nahi semea istripuz hil zela. Bien bitartean, Jed mutil-lagunarekin (Nico Mirallegro) bizitzen jarriko da haien alaba Maddie, baina laster hiru erpineko harreman arriskutsua sortuko da Rosalie, Maddie eta Jeden artean.

Julie Graham eta Nico Mirallegrorekin batera, Neil Morrissey, Tallulah Greive eta Art Malik aktoreak ikusiko ditugu pantailan.

22:00etatik aurrera izango da ikusgai 'Oscuras intenciones' minisaila ETB2n.