Itxi

telebista

Elkarrizketa

Zuzenean: Elkarrizketa lehendakariari ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Iñigo Urkulluk Africa Baeta eta Juan Carlos Etxeberria kazetarien galderak erantzungo ditu, zuzenean, Getariako Cristobal Balenciaga Museotik ikusgai izango den albistegi berezian.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria, elkarrizketa hasi aurretik

    Iñigo Urkullu lehendakaria, elkarrizketa hasi aurretik

Iñigo Urkullu lehendakariak osasun larrialdi egoera amaitu osteko lehen elkarrizketa eskainiko du Euskal Telebistan gaur gauean. Getariako Cristobal Balenciaga Museotik zuzenean eskainiko den albistegi berezian, Lehendakariak Africa Baeta eta Juan Carlos Etxeberria kazetarien galderak erantzungo ditu. Emanaldia zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2n, eitb.eus-en eta EITB Nahieran aplikazioan. Halaber, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak ere adi jarraituko dute Urkulluk bertan esandakoak eta hurrengo eguneko goizeko albistegietan analisi sakona egingo dute.

Iñigo Urkulluk asteartean Lehendakaritzan egindako agerraldian iragarri bezala, Euskadik ostegunean berreskuratuko du pandemiaren ondorioz galdutako normaltasun gehiena, eta oinarrizko zenbait prebentzio-neurrik baino ez dute jarraituko indarrean. Urte eta erdiz Euskal Autonomia Erkidegoa astindu duen pandemiak tarte zabala hartuko du albistegi berezi honetan, eta Lehendakariak Africa Baeta eta Juan Carlos Etxeberria kazetariek egingo dizkien galderak erantzungo ditu. Halaber, asko dira gai mamitsu honek emandako datuak eta horien azalpena egingo du Getariatik bertatik Andrea Arrizabalagak elkarrizketan zehar.

Herritarren beste kezka nagusietako bat den Euskadiren errekuperazio ekonomikoaz ere galdetuko diote ETBko kazetariek Iñigo Urkullu lehendakariari. Pandemia gainditzen bidean den honetan, Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialaren ildo nagusiak aztertuko dituzte.

Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan estatus politikoaren inguruan Lehendakariak egindako adierazpenak ere aztertuko dituzte saio berezi honetan.

Iñigo Urkullu lehendakariari elkarrizketa, gaur, zuzenean, 21:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.