albistea
Larunbat honetan
Hiru aktore ezagun, 'Mihiluze Traka'n
A.E.
EITB
Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga, Leitzako Ainara De Miguel, Eibarreko Asier Baglietto eta Astigarragako Urtzi Leonetekin arituko dira.
-
'Mihiluze Traka' - aktoreak. Argazkia: EITB
Larunbat honetan, otsailaren 25ean, 'Mihiluze Traka'n hiru aktore ezagun izango dituzte: Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Hirurak dira 'Goenkale'n ibilitakoak eta azken hilabete hauetan Hil arte bizi antzezlan arrakastatsua herriz herri plazaratzen ari dira. Beraien ondoan, Leitzako Ainara De Miguel, Eibarreko Asier Baglietto eta Astigarragako Urtzi Leonet mihiluzeak arituko dira.
Larunbatero 'Mihiluze Traka'n ohikoak diren 5.000 euroak izango dira jokoan eta mihiluzeen lana ahalik eta puntu gehien lortzea izango da, finalera iritsi eta saria irabazi ahal izateko.
Pilotarien, 'Goenkale'ko aktore gazteen, bertsolarien, musikarien eta informatiboetako lankideen ondoren, ikusi ahal izango dugun seigarren 'Mihiluze Traka' da honako hau.
21:30ean eskainiko da saioa larunbatean ETB-1en.