Itxi

telebista

22:15ean

Kolonbiako Cali hiriaren kultura eta paraje ikusgarriak, gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Carolina Calvo kazetariak Cali, Pereira eta Kartago hiriak bisitatuko ditu bertan bizi diren hainbat euskaldunen eskutik.

  • Carolina Calvo kazetaria Calin.

    Carolina Calvo kazetaria Calin.

"Vascos por el Mundo" saioak Kolonbiako Cali hiria eta Cauca harana ezagutuko ditu gaur, aberastasun kultural eta natural handiko eskualdean kokatutako tokiak. Carolina Calvo kazetariak bertan bizi diren Noemí Gómez, Juan Pablo Colina, Arantza Leunda eta Asunción Aguinaga euskaldunen eskutik bidaiatuko du eta gertutik ezagutuko ditu Caliko gastronomia, saltsa eta kafea.

Saioak, gainera, Pereira ezagutuko du, 2011.urtetik UNESCOren Gizartearen Ondarea den kafe ekoizpenerako eskualde ezagunean dagoen hiria. Gainera, Kartago bisitatuko dute, herrialdeko hiririk zaharrenetako bat eta bordatuaren munduko hiriburua.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.