Itxi

2021/10/19

00:00

telebista

22:30ean

"La Noche de…" saioak 'Kursk' filma eskainiko du gaur gauean

EITB Media

Saioak, halaber, Rebecca Ferguson aktorearen ibilbidea errepasatuko du eta Al Caponeri buruz zinemak kontatu dituen benetako zein gezurrezko datuak eskainiko ditu.

  • Matthias Schoenaerts 'Kursk' pelikularen irudi batean

    Matthias Schoenaerts 'Kursk' pelikularen irudi batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, "La Noche de…" saioak Kursk filma eskainiko du, benetako gertakarietan oinarritutako emozioz beteriko lana. 2000. urteko abuztuan, Ozeano Artikoan ondoratu zen urpekari errusiar baten eta bertan zeuden 118 tripulazioko kideen eta euren familien istorioa da. Thomas Vinterberg zinegileak zuzenduta, Matthias Schoenaerts, Léa Seydoux eta Colin Firth aktoreek parte hartu dute.

Filmaren emanaldiaren aurretik, Rebecca Ferguson aktorearen ibilbidea errepasatuko du saioak. Horrekin batera, ikus-entzuleen partaidetza bilatzen duen lehiaketa berri bat jarriko du martxan: El mejor beso de la historia de cine.

Amaitzeko, Al Caponeren atxiloketaren 90. urteurrenean, gangster famatuaren inguruan zinemak kontatu dituen egiazko zein gezurrezko datuak azalduko ditu saioak.

"La Noche de… Kursk" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;