Itxi

2021/10/20

00:25

telebista

22:30ean

'Pánico nuclear' thrillerra, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Ben Affleck eta Morgan Freeman protagonista dituen film honetan, CIAko agente baten abentura zirraragarria kontatzen da.

  • Morgan Freeman eta Ben Affleck 'Pánico nuclear' filmean

    Morgan Freeman eta Ben Affleck 'Pánico nuclear' filmean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pánico nuclear (The Sum of All Fears) filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. Phil Alden Robinsonek zuzendu zuen thriller honek Ben Affleck, Morgan Freeman, James Cromwell, Liev Schreiber eta Bridget Moynahan ditu protagonista. Tom Clancyren The Sum of All Fears eleberrian oinarritutako lana da.

1973an, misil nuklear bat zeraman ehiza-hegazkin israeldar bat tiroz bota zuten Ekialde Hurbilean. Hogeita bederatzi urte geroago, adineko arabiar batek misila aurkituko du, eta neonazi batzuekin harremana duen mertzenario bati salduko dio. Misila AEBko presidentea izango duen Superbowleko partida batean leherrarazi nahi dute neonaziek ikusleen artean, errua Errusiari egozteko asmoz. Jack Ryan CIAko agenteak (Ben Affleck) CIAko zuzendariari sinetsarazi beharko dio Errusia ez dela erruduna.

Ez galdu Pánico nuclear akziozko filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;