Itxi

telebista

Kirolak

Atletismoa, esku pilota, futbola eta pala, asteburuan, EITB Median

EITB Media

Soriako Krosa, Lau T'erdiko Txapelketako finalerdiak, Iberdrola Ligako Bartzelona vs Real Sociedad eta Urrezko Pala Pro txapelketako finala eskainiko dira zuzenean.

  • Atletismoa, esku pilota, futbola eta pala, larunbat eta igandean

    Atletismoa, esku pilota, futbola eta pala, larunbat eta igandean

Zuzeneko hainbat kirol emankizun izango ditugu larunbatean eta igandean ETB1en eta eitb.eus-en. Bestalde, "Helmuga" saioan, Ekaitz Maiz eskalatzaile nafarra izango dute protagonista.

Hasteko, Lau T'erdiko Txapelketako bi finalerdiak: Laso vs P. Etxeberria, larunbatean Iruñean, eta Altuna III vs Ezkurdia, igandean Gasteizen. Larunbateko emanaldia 17:00etan hasiko da eta bi partida hauekin osatuko da jaialdia: Victor-Bikuña / Elordi-Martija eta Egiguren V-O. Etxebarria / Salaberria-Untoria. Igandeko hitzordua 16:30ean izango da eta jokatuko diren beste bi neurketak hauek dira: Arteaga II-Larunbe / Larrazabal-Elizegi eta Olaizola II-Mariezkurrena II / Jaka-Aranguren. 

Larunbat gauean, 23:45ean, arratsaldean Mungian jokatutako Urrezko Pala Pro txapelketako finalarekin gozatu ahal izango dugu: Necol-Ibai Perez / Gaubeka-Gordon. 

Igande goizean, 12:00etan, Iberdrola Ligako Bartzelona vs Real Sociedad norgehiagoka izango dugu ikusgai ETB1en, eta Soriako Krosa 14:00etatik aurrera ETB4n.

"Helmuga" saioa 

Ekaitz Maiz eskalatzaile nafarrarekin izango dira, uda honetan Pamirren egindako eskalada eta abenturaz hitz egiten; granitozko orratzetan eskalada ikusgarriak egin ditu. Horrez gain Mario Barandiaran euskal jatorria duen argentinarra ezagutuko dute. Ospe handiko errugbi entrenatzailea da eta aurten Bilboko Rugby Universitario taldea entrenatzeko ardura hartu du. Bukatzeko, Marathon des Sables Saharako basamortuan egiten den lasterketaren berri emango du Ana Ramosek gidatutako saioak.