Itxi

telebista

Kirola

Bartzelona eta Bayern Leverkusen elkarren aurka, zuzenean ETB-1en

A.H.

EITB

ETBK Sat kateak bere aldetik, Tirreno Adriatiko txirrindularitza lasterketa eskainiko du asteazkenetik aurrera.

  • FC Bartzelona

    FC Bartzelona. Argazkia: EFE

Asteazken honetan, Bartzelona eta Bayern Leverkusen taldeek elkarren aurka jokatuko dute Champions Leagueko final zortzirenetako itzuliko partida. Camp Nou estadioan jokatuko dute katalanek talde alemaniarraren kontra eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka 20:45etik aurrera. Juanan Legorburu, Juanan Larrañaga eta Naxari Altunak  emango dute partidaren berri eta aurretik, Txemi Galarragak aurkeztutako 'Champions League' saioak norgehiagokaren aurreko informazio guztia emango du. Emanaldiaren ondoren, liga jardunaldi berean jokatuko den Apoel eta Olympic Lyonais taldeen arteko partidaren laburpena eskainiko da, Ander Txintxurreta eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin.

Tirreno Adriatiko txirrindularitza lasterketa ETBK Sat-en

ETBK Sat-en bestalde, Tirreno Adriatiko lasterketaren berri emango dute zuzenean asteazkenetik aurrera. Lehenengo etapak San Vicenzo eta Donoratico herri italiarren arteko 16,9 kilometroko taldeko erlojupeko proba izango da eta Euskal Telebistak 14:35etik aurrera bat egingo du lasterketarekin zuzenean. Alfontso Arroio eta Xabier Usabiagak emango dute Tirreno Adriatikoaren 47. edizio hau osatuko duten zazpi etapen berri ETBK Sat-en.