Itxi

albistea

Umorea eta ikuskizuna

Koteto Ezkurra eta Patxi Zeberio, 'Finlandia' saioan

A.E.

EITB

Bi erremontistak izango dituzte protagonista saioan.

  • Finlandia

    'Finlandia'. Argazkia: EITB

Igandean, 21:30ean, ETB-1en ikusgai izango den 'Finlandia' saioan bi kirolari ezagun hartuko dituzte gonbidatu: Koteto Ezkurra eta Patxi Zeberio erremontistak. Frontoietatik atera dituzte eta ordu bete inguru pasatuko dute 'Finlandia'ko lagunekin.

Bi gonbidatuez gain, fikzioak ere toki garrantzitsua izango du. Artekarik eta Axkolayak betiko martxan jarraituko dute, lehenengoak egoera txoroenetan ateratzen eta bigarrenak bajeran abenturak bizitzen. Olazabal eta Azkargortak Izarren Liga edo Tzanpionza nola doan kontatuko dute berriz ere. Gainera, sekzio berrien beste atal bat ikusiko dugu; Konkis-en Julian Iantziren bizitzako abenturak ikusiko ditugu eta aurkezle den lehiaketatik libratzeko dituen komeriak ere bai.

Bestalde, Axi Muniain eta bere kuadrilak aste honetako saltoak ekarriko dituzte eta Zentro de Diako hirukoteak galdeketan jarraituko dute. Olasagasti eta Rufino ere azalduko dira platotik dortoka karreretan dirua uzten jarraitzeko. Eta, nola ez, Eriz Magoak majia tartea ekarriko du. Hau guztiaz gain, txerri karrera ere izango dute.