telebista
Goizeko albistegia
Jose Antonio Pastor, astearteko 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
PSEko bozeramaileak egun-eguneko gai politikoen inguruan arituko da.
-
Jose Antonio Pastor, PSEko bozeramailea. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor, PSEko bozeramailea, astearteko gonbidatua izango da ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian eta Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu, Euskadik bizi duen egoera politikoaren gaineko hausnarketa sakona eginez.
Horrez gain, Vanessa Sanchezek eguneko albisteen berri emango du eta Aitor Ubarretxena, Mikel de la Fuente eta Olatz Barriuso kolaboratzaileek solasaldi mahaiaren inguruan komentatuko dituzte.
'Egun On Euskadi' astearte honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.