Itxi

telebista

12:00etan

Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa Nagusiaren finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean

EITB Maratoia

Tolosako Beotibar pilotalekuan, Hodei Ezpeleta, Luis Mari Txapartegi, Xabier Xaldua, Oier Kañamares, Iban Resano eta Jose Antonio Etxeberria arituko dira nor baino nor gehiago.

  • Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko da igandean

    Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko da igandean.

Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa Nagusia eskainiko da gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en 12:00etan. Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da hitzordua, eta Hodei Ezpeleta (Bi), Luis Mari Txapartegi (Gi), Xabier Xaldua (Gi), Oier Kañamares (Na), Iban Resano (Na) eta Jose Antonio Etxeberria (Na) arituko dira nor baino nor gehiago.

Hamabi enbor moztu beharko dituzte sei aizkolariek: lau kanaerdiko, lau hirurogehi ontzako eta lau oinbiko.

Emanaldiaren zuzeneko kontakizuna Ibon Gaztañazpi kazetariak eta Joxe Etxebeste adituak egingo dute, eta protagonisten hitzak, berriz, Olatz Foruria kazetariak jasoko ditu.