Itxi

telebista

20:00etan

Etxano, arratsaldean "Historias a Bocados" saioan

EITB media

Joseba Arguiñanok Etxanoko auzokideak ezagutuko ditu eta gastronomiaren inguruan hainbat istorioa partekatuko dituzte.

  • Joseba Arguiñano Etxanon, "Historias a Bocados" saioan.

    Joseba Arguiñano Etxanon, "Historias a Bocados" saioan.

Joseba Arguiñanok Etxano bisitatuko du gaur "Historias a Bocados" saioan. Amorebieta-Etxano herria 1951ean sortu zen, Amorebieta eta Etxano elizateak batu zirenean. Herriak dituen ia 20.000 biztanleetatik, 230 Etxanon bizi dira.

Juan Ignacio Irakulis Etxanoko auzokideetako bat da eta Arguiñanori bere ortua erakutsiko dio, non denboraldiko barazkiak landatzen dituen. Bere baserriaren kanpoaldean azalore platera dastatuko dute biek.

Pedro Mari Larrinagarekin foie ozpin-olio eta barazkiekin prestatuko du Arguiñanok, Bizkaiko herri honetako bizimoduaz eta Etxanoko bolatokien eta bolo-jokoetarako ohituraz hitz egiten duten bitartean.

Amaitzeko, Pascual Uriarte, Andra Mari Berri elkartearen presidentearekin arituko da. Elkartean hainbat ekintza antolatzen ditu, eta auzoaren historiaren inguruko liburuen argitalpenean parte hartzen du. Elkarrekin, arrautza frijituak jango dituzte, etxean egindako txakolinarekin lagunduta.

"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.