Itxi

telebista

22:30ean

XXI. mendeko Gipuzkoako jatetxeak, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB Media

Javi Sierra sukaldariak gaur egungo lau lokal ezagutuko ditu.

  • Javi Sierra sukaldaria

    Javi Sierra sukaldaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Juego de Cartas" saioak Gipuzkoako gaur egungo lau lokal hartuko ditu protagonista, eta XXI. mendeko Gipuzkoako jatetxe onena bihurtzeko lehian arituko dira. Lehiakideak honako hauek izango dira: Azpeitiako Aisialdi jatetxeko Tatiana Gomez, Donostiako Lobo jatetxeko Josu Amilibia, Donostiako Geralds jatetxeko Bela Bowring, eta Donostiako Kapela jatetxeko Carlos Estevez.

Javi Sierrarekin batera, euren lehiakideen lokalak bisitatu eta bakoitzaren eskaintza gastronomikoa dastatuko dute euren balorazioa emateko. Bost esparru izango dituzte kontuan: espazioa, sukaldea, menua, zerbitzua eta prezioa. Puntu gehien lortzen duen jatetxea izango da irabazlea.

"Juego de Cartas" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.