albistea
Martxoaren 19an
Naroak Ricardo hil zuela aitortuko du!
EITB
Polizia-etxera joan eta Iboni egia esango dio.
Inesek garai zailak bizi ditu. Ernestok erakutsitako frogen arabera, badirudi gaztetan izan zuen haurra hilda dagoela. Halaber, Germani egia aitortu beharko dio Ernestorekin duen harremana azaltzeko. Ines bakarrik eta galduta sentitzen da eta gainera, oraingoz ez dute ordenan berriz onartuko.
Nekanek ere buruhauste asko ditu. Oraingoz, Naroa ez salatzea erabaki du izan ere, badaki Naroa ez dela hiltzaile bat eta Ricardo istripu baten ondorioz hil zela. Naroa babeste aldera, Nekane prest dago lana utzi eta, Arraldetik kanpo, bizitza berri bati ekiteko. Hala ere, Naroak ez du nahi Nekanek Ertzaintza uzterik.
Leoren eta Karlosen etxean giro lasaia da nagusi: Jokinek zintzo-zintzo betetzen ditu Bogako lanak eta Mirenek alkoholarekiko zuen menpekotasuna gainditzea lortu du. Lasaitasunak gutxi iraungo du ordea. Karlosek jakingo du Jokinek bere kreditu txartela hartu eta hoteleko logela bat erreserbatu duela.