Itxi

telebista

Kirolak

Euskalgym gala eta Binakako Txapelketako bi partida, gaur

EITB Media

Azaroaren 20an BECn izandako gimnasia erritmikako jaialdia lehen zatia izango da ikusgai 12:00etan. Tolosako Beotibar pilotalekuko jaialdia, berriz, 17:00etan.

  • Euskalgym galako artxibo irudia

    Euskalgym galako artxibo irudia, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

Gaurko egunak bi kirol emanaldi dakarzkigu ETB1 eta eitb.eus-era: Euskalgym gala 12:00etan eta Binakako Txapelketako bi partida Tolosatik 17:00etan. 

Azaroaren 20an Barakaldoko BECen ospatutako Euskalgym 2021ko galaren lehen emanaldia izango da gaurkoa. Bertan izango diren partaideetako batzuk hauek dira: Eneko Lanbea eta Teresa Gorospe euskaldunak, Alina Harnasko bielorrusiarra, Boriana Kaleyn bulgariarra, Alice Taglietti italiarra, Aleksandra Soldatova eta Ekaterina Selzneva errusiarrak, Polina Berezina espainiarra, Krystyna Pohranychna ukrainarra eta Espainiako zein Bulgariako taldeak. 

Tolosako Beotibar pilotalekuko jaialdia Elordi-Bikuña / P. Etxeberria-Ladis Galarza norgehiagokarekin hasiko da. Ondoren, Binakako Txapelketako bi partida hauek jokatuko dira: Altuna III-Martija / Elezkano II-Zabaleta (lehen maila) eta Victor-Gascue / Zabala-O. Etxebarria (promozioa).