albistea
22:00etan
Uxue Barkos 'Bisitaria' saioko protagonista, ostegun honetan
A.E.
EITB
Xabier Euzkitzek Uxue Barkosi jarraituko dio bi egunez, hau da, Iruñea-Madril-Iruñea zubia egingo du.
-
Uxue Barkos, Geroa Bai-ren diputatua kongresuan. Argazkia: EITB
Ostegun honetan, 'Bisitaria' saioan, 22:00etan ETB-1en, Uxue Barkos izango da protagonista. Xabier Euzkitzek Uxue Barkos bi egunez jarraituko du eta astero-astero egiten duen legez, berarekin Iruñea-Madril-Iruñea zubia egiteko aukera izango du.
Barkosek Madrilgo Kongresuan egiten duena bistakoa izan ohi da, baita Iruñeako Udalean egiten duena ere, baina hortik aurrera, zein da nafarraren bizimodua? Nolakoa da? Nola moldatzen da familia, politika, bere errekuperazio fisikoa uztartzen? Barkosek bere etxeko ateak zabaldu dizkio bisitariari eta bisitariak eskainitako aukera aprobetxatu du Uxueren alderik pribatuenean murgiltzeko, familiaren berri izateko, bizitzari aurre egiteko aldarteaz... Azken batean, publikoki oso irudi nabaria duen emakumea hobe ezagutzeko.