Itxi

2021/12/09

08:00

telebista

22:30ean

EITB Maratoiaren inguruko atal berezia, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB Media

Javi Sierrak aurkezten duen saioak bere aurpegirik solidarioena erakutsiko du, eta honako honetan, profesional handiak izateaz gain, giza kalitate handia duten lau lehiakide gonbidatuko ditu.

  • EITB Maratoiari eskainitako "Juego de Cartas" berezia

    EITB Maratoiari eskainitako "Juego de Cartas". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, Javi Sierrak aurkezten duen "Juego de Cartas" saioak atal berezia eskainiko dio aurtengo EITB Maratoiari. Honako honetan, lau jatetxe solidario izango dira protagonista, eta garaipena lortzen duenak alzheimerraren ikerketara bideratuko du sariaren dirua.

Miguel Justo Zaratamoko Taberna Zaharreko jabeak; Josu Maguregi Arabako Nuvilla herrian dagoen El Roble Verde kanpineko arduradunak; Alfonso Loizaga Trapagarango Zugaztibide sagardotegiko arduradunak, eta Alexandra Cerdá Getxoko Errugbi Klubeko tabernako ordezkariak  hartuko dute parte lehian.

"Juego de Cartas" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;