Itxi

telebista

17:00etatik aurrera

Binakako txapelketa Bergaratik zuzenean, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Halaber, Urrezko Aizkolariak txapelketako kanporaketa probak eskainiko dira Aiatik 12:00etan.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EFE

Gaur arratsaldean, Bergaran jokatuko den pilota jaialdia eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etatik aurrera. Ezkurdia-Tolosa eta Irribarria-Rezusta bikoteek jokatuko dute binakako txapelketako partida. Halaber, Dario-Ladis Galarza vs. P.Etxeberria-Bikuña eta Egiguren V-Untoria vs Salaberria-Erostarbe partidak ere izango dira ikusgai.

Eguerdian, 12:00etan, Urrezko Aizkolariak txapelketako kanporaketa probak eskainiko dira Aiatik.