albistea
Boxeoa ETBn
Boxeo saioa zuzenean, Bilboko Bizkaia pilotalekutik
A.E.
EITB
Lau borrokaldi eskainiko dituzte.
-
'Boxeo izarrak', Pedro Mari Goikoetxa, Manu Maritxalar. Argazkia: EITB
Ostiral honetan Bizkaia pilotalekutik boxeoa izango dugu zuzenean. Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna. Guztira lau borrokaldi eskainiko dira. Lehenengoa, Kerman Lejarraga 20 urteko boxeolari gazteak eta Nedjime Eddine algeriarrak egingo dute welter pisuan. Lejarraga Morgakoa da eta etorkizun ona daukan mutila da. Bigarren norgehiagoka, Andoni Alonsok eta Iban Gallardok jokatuko dute. Alonso gasteiztarrak arerio gogorra izango du, Gallardo kataluniarra maila oneko boxeolaria delako. Hirugarren borrokaldian, Andoni Gago bilbotarrak debuta egingo du profesional mailan. Ryan Peleguer valentziarra izango du aurrez-aurre. Eta azkenik, Nacho Mendoza Gasteizen bizi den kolonbiarra ikusiko dugu. André Marcos Nascimento brasildarraren aurka neurtuko ditu indarrak.
Emanaldia zuzenean izango da ETBK Sat-en 22:30etan hasita eta pilota partiden ostean ETB-1en errepikatuko dute.