Itxi

telebista

22:30ean

'Papá o mamá 2' komedia frantziarraren estreinaldia, gaur gaueko "La Noche de..."n

EITB Media

Saioak, gainera, Keanu Reeves aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du Matrixen laugarren filmaren estreinaldia hizpide hartuta, eta horrez gain, zinemako izarren Gabonetako menua errepasatuko dute.

  • 'Papá o mamá 2' pelikularen irudia.

    'Papá o mamá 2' pelikularen irudia.

Gaur, "La Noche de…" saioak Papá o mamá 2 (Papa ou Maman 2, 2016) komedia frantziar dibertigarriaren estreinaldia eskainiko du telebistan. Dibortziatu berri den bikote baten istorioa kontatzen du. Bietako inork ez du seme-alaben zaintza bere gain hartu nahi. Laurent Lafitte, Marina Fois, Alexandre Desrousseaux eta Nicole Garcia dira aktore protagonistak. Eurei eta filmazioari buruzko datu guztiak emango ditu Felix Linaresek.

Bestalde, Keanu Reeves aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du saioak, Matrix film berriaren estreinaldiaren harira. Horrez gain, Marlon Brando aktoreak El padrino lanaren filmazioan sortu zituen arazoez arituko dira Brown films atalean.

Amaitzeko, zinemako izarren Gabonetako menuaz arituko dira, horietako batzuk euren janari propioa komertzializatzen dute.

"La Noche de... Papá o mamá 2" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.