Itxi

albistea

Audientzia oharra

Gaueko 'Teleberri', audientzia lider Euskadin

A.E.

EITB

'El Conquis2012' saioa ordutegi nagusian saiorik ikusiena izateaz gain, denboraldi honetako ikusiena ere izan da.

  • Gaueko 'Teleberri', audientzia lider Euskadin

    Andrea Arrizabalaga eta Asier Odriozola. Argazkia: EITB.

'Teleberri 2' albistegia, atzo martxoaren 19an, gaueko albistegien artean ikusiena izateaz gainera, eguneko emanaldirik ikusiena ere izan zen Euskadin. Albistegiak %19,4ko audientzia zatia eskuratu zuen. Horrez gain, bataz beste 178.000 ikus-entzule izan zituen eta 367.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Bestalde, 'El Conquis 2012'k Korta eta Manu izan zituen platoan eta ordutegi nagusian programarik ikusiena izan zen. Eztabaidak %15,9ko sharea eta 158.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste. Denboraldi honetako atalik ikusiena ere izan da. Kortak atzo realitya uztearen zergatia azaldu zuen eta Manuk lehiaketako esperientziaren berri emateko aukera izan zuen. Guztira 389.000 lagunek egin zuten bat saioarekin uneren batean.

'Euskadi Directo'k audientzia marka

Horrez gain, arratsaldean 'Euskadi Directo' saioak datu aipagarria eskuratu zuen. Urteko bigarren saiorik ikusiena izan da, ia 100.00 ikus-entzulerekin. Horrez gain, %14,4ko audientzia zatia lortu du, 2012ko altuena.

Arratsaldeko programazioarekin jarraituz, En nombre de la ley, westernaren tartean emandako filma, urteko bigarren ikusiena izan da. Filmak %16ko audientzia izan zuen eta bataz beste 101.000 ikusle.