albistea
Martxoaren 20an
Koldok egia aitortuko du!
EITB
Naroak Ricardo hil ostean Koldoren laguntza izan zuela jakingo du ertzainburuak.
-
Koldo 'Goenkale'n. Argazkia: EITB
Naroak Ricardo Ojanguren hil zuela aitortuko du polizia etxean, baina Nekane bere neska-laguna kartzelatik libratzen ahaleginduko da. Naroak ordea, ez du nahi berari laguntzeagatik Nekanek Ertzaintza uzterik.
Ernesto eta Iñigoren plana ia-ia pikutara joan da. Lukasen iragan ilunaz hitz egin dio Iñigok Maleni, baina emakumeak ez dauka atzera egiteko inolako asmorik.
Germanek bestalde, Ines maite du eta bere sentimenduen berri emango dio Aliziari. Hala ere, enpresariak badaki Ines Jainkoarekin ezkonduta dagoela eta bien arteko harremana ezinezkoa dela. Ba al dauka aukerarik?
Azkenik, Inesek DNA froga egin eta emaitza fetuarekin alderatzea erabaki du. Halaber, gorpua hobitik ateratzeko eskatu eta zalantza guztiak uxatzeko asmoa du.