Itxi

albistea

22:30ean

'Electroclass' filmaren estreinaldia, ostegunean ETB-3n

A.H.

EITB

Maria Ruido artistaren dokumentalak industriaren loraldiaren osteko Bilbo azalduko du zazpi pieza ezberdinetan.

  • Electroclass pelikula

    Electroclass pelikula

Ostegun honetan ETB-3n 'Electroclass' sormen dokumentala estreinatuko dute. Maria Ruido artistaren lan honek, telebistak 80ko hamarkadako gizarte postindustrialean izan zuen eragina aztertuko du, ikerketaren ardatz  ETB hartuz. Gaueko 22:30etik aurrera eskainiko da dokumentala eta, aldi berean, ikusgai izango da eitb.com-en streaming bidez.

Maria Ruido artistak Consonni ekoiztetxearekin batera egindako ikusentzunezko hau, zazpi minutuko zazpi atalez osatuta dago eta ETBren artxiboaren desmontatzea beste ikusentzunezko materialekin uztartzean datza.

ETBren artxibotik oinarrizko materiala hartu eta Bilboren kasu zehatza ikertu dute: langileria tradizionalaren kontzeptuaren disoluzioari buruz hausnartu dute 'Electroclass'-en egileek, baita kapitalismo industrialetik kognitibora izan diren lan-baldintzen aldaketak, hirugarren sektorearen goraldia eta "polis" hiritik "Bilbo marka" delakora egindako pausua ere.

Hogei elkarrizketa baino gehiago izan dira eta Bilboko Zinebi Zinema Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko jaialdiaren 53. edizioa programazio berezia eta mintegi bat izan zen: Artists Killed Media Stars.

Maria Ruido artista, kultura ekoizlea eta ikerlzailea da. 1996tik diziplina anitzeko proiektutan egin du lan. Madrilen eta Bartzelonan bizi da eta Bartzelonako unibertsitateko Irudi Saileko irakaslea da.