Itxi

telebista

Gabonetako bereziak

Entretenimendua eta elkartasuna, gabonetako protagonistak "Atrápame si Puedes" saio berezietan

EITB Media

Patxi Alonsok aurkeztutako saioak EITB Maratoiarekin bat egin nahi du du Gabon hauetan eta helburua 6.000 euro biltzea izango da.

  • "Atrápame si puedes" saioren irudia.

    "Atrápame si puedes" saioren irudia.

"Atrápame si Puedes" saioak EITB Maratoiarekin bat egin nahi du Gabonetako bi saio berezirekin. Helburua Alzheimerraren ikerkuntzara bideratzeko dirua biltzea da, zehazki, 6.000 euro, 3.000 euro saio bakoitzeko. Lehendabizikoa abenduaren 29an eskaini da, eta Gurutze Beitiak 3.000 euro irabazi ditu. Bigarrena,urtarrilaren 5ean eskainiko da.

"ASP Christmas Edition" saio bereziak Patxi Alonsok aurkeztuko ditu eta hainbat gonbidatu ezagun izango dituzte, jolasteko, dantzatzeko eta entretenimendua xahutzeko prest. Horrez gain, euren oroitzapen profesional eta pertsonal maitatuenak partekatuko dituzte.

Lehen saioan, bost artista izan dira protagonista: Iñaki Urrutia aktore eta aurkezle polifazetikoa; Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria; eta Gorka Aguinagalde, Nerea Garmendia eta Gurutze Beitia aktoreak.

Errege gauean, "El Conquistador" saioko Julian Iantzi, David Seco eta Juanito Oiarzabal, eta Sara Gandara eta Nerea Alias ETBko aurkezleak batuko dira saio berezian.

Bestalde, "Atrápame si Puedes" saioaren eguerdiko emanaldietarako, une ahaztezinez beteriko Gabonak prestatu ditu lehiaketak: irakasleei eskainitako saioak, lehiakide dibertigarri eta ospetsuenak bilduko dituztenak, eta "El Conquistador"eko lehiakideak izango dituztenak, besteak beste.

"Atrápame si Puedes" saio berezia hurrengo asteazkenean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.