Itxi

telebista

22:30ean

"Erlauntza" filma, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Itziar Atienza, Sara Cozar, Naiara Arnedo eta Leire Ruiz ditu protagonista Mireia Gabilondok zuzendutako istorio honek.

0:31
Filmeko irudi bat

Erlauntza filma eskainiko du ETB1ek gaur gauean, 22:30ean. Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Itziar Atienza, Sara Cozar, Naiara Arnedo eta Leire Ruiz aktoreak protagonista dituen istorioa da, Mireia Gabilondok zuzendu zuen eta 2020an estreinatu zen zinemetan.

Kepa Errastik izen berarekin idatzitako antzezlanean oinarrituta dago pelikula. Herriz herri bira luzea egin du lantaldeak kontakizun komikoa eta aldi berean garratza taularatzen, eta arrakasta itzela izan du.

Ezkondu aurreko festa bat egiteko asmoz, landetxe bat alokatu duten sei emakumeren gorabeherak dakarzkigu narrazioak. Txiki-txikitatik kuadrilla osatzen dute sei lagun hauek, baina denbora ez da alferrik pasa, eta gauzak ez dira garai batean bezalakoak, edo bai? Ongi pasatzeko elkartu behar zuten, baina laster aterako dira sekretuak, trapu zaharrak, elkarri esan gabeak... Horri guztiari alkohola, drogak eta erlauntza bat gehituz gero, asteburu benetan eroa osatuko dugu.

Erlauntza gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.