Itxi

albistea

Audientzia oharra

'El Conquistador'ek audientzia daturik onena lortu zuen igandean

A.E.

EITB

%28,1eko audientzia zatiarekin, eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin eta aurtengo edizioko daturik onena lortu zuen.

  • Isabel 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan.

    Isabel 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan. Argazkia: EITB

'El Conquistador del Fin del Mundo' igandeko saiorik ikusiena izan zen Euskadin eta gainera, bere audientzia daturik onena lortu zuen. %28,1eko sharearekin, audientzia buru izan zen bere ordutegian eta baita aurtengo edizioko atalik ikusiena ere. Bataz beste 258.000 ikus-entzulek jarraitu zuten igandeko saioa Euskadin eta eragin esparruan, eta 486.000 lagunek bat egin zuten emanaldiarekin emisioan zehar.

Igandeko atalak elurretan nor baino nor ipini zituen hiru taldeak eta snowboard-arekin jaitsiera nabarmena egin behar izan zuten lehiakideek. Azkenean, 'Guanaco'en taldeak irabazi zuen. Dueluan, berriz, Nekane kanporatu zuten, Isaren kontra galdu ondoren.

Paraíso robado filma larunbat gauean

Bestalde, larunbat gauean ETB-2n eskaini zen Paraíso robado filmak oso harrera oso ona izan zuen. %11,6ko audientzia zatia lortu zuen eta 395.000 ikus-entzulek bat egin zuten filmarekin. ETB-2k larunbat gauean eskaini dituen filmeen artean, urteko audientzia zatirik altuena lortu du.