Itxi

albistea

Apirilaren 2an

Manex Arraldera itzuliko da!

EITB

Gaztea kartzelatik irten eta lagunekin mendira joango da.

01:41
Goenkale

Karlos eta Leoren etxean ez da giro, izan ere Ibik eta Jokinek ihes egin dute elkarrekin. Karlosek Ibi alaba babestu nahi du eta Jokinek Ibi bahitu duela esango dio Nekaneri. Atxurin lapurreta egin dute eta Itxasok lapurra Jokin izan daitekeela uste du.

Madariaga ontziolan ere egoera nahasia da. Ontziolaren salmenta bertan behera gelditu ostean, Ernesto Lukas konbentzitzen saiatuko da, baina gazteak, momentuz, ez saltzea erabakiko du.

Nekanek Ikerneri jakinaraziko dio bere senarrak Sara haurra bahitu izana egozten diola.

Azkenik, Manex Arraldera itzuliko da eta lagunekin mendira joango da. Hala ere, ezusteko gertaera bat gertatuko da eta dena hankaz gora jarriko du.