Itxi

telebista

22:30ean

Sukaldaritza eskola eta tailerrak, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB Media

Bilboko hiru sukaldaritza eskola eta tailerretan egongo da Javi Sierra, sukaldaritza irakaskuntza erdigunean jartzeko.

  • "Juego de Cartas"

    "Juego de Cartas". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Formatua zertxobait aldatu eta hiru sukaldaritza eskola edo tailerretan murgilduko da "Juego de Cartas" programa gaur gauean. Zehazki, Bilboko hiru zentrotan izango da Javi Sierra, gastronomia irakaskuntza erdigunean izango duen atal berezi batean.

Aingeru Etxebarria izango da lehen protagonista, Bizkaiko hiriburuko erdigunean. Izen bereko sukaldaritza eskola zuzentzen du bertan, eta hasieratik erakutsiko die gainerako lehiakideei irakaskuntzarekiko pasioa eta umore ona.

Santutxun, berriz, Ana Beltrán aurkituko dugu, sukaldaritza osasuntsua lantzen duen Sukaldikas eskolako zuzendaria. Hogei urte daramatza Anak elikadura beganoaren eta makrobiotikoaren inguruko eskolak ematen eta elikadura mota horrekiko grina ikasleekin partekatzen.

José Cayón italiarra izango da aste honetan azken lehiakidea, Indautxuko Al Dente dendan. Produktu italiarrak saldu eta herrialde horretako sukaldaritza lantzeko ikastaroak eskaintzen ditu bertan.

Javi Sierrak aurkeztuta, ostegunetan izaten dugu ikusgai "Juego de Cartas", 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.