Itxi

telebista

22:15ean

Kanalak, gaztak, eskalapoiak eta bizikletak protagonista, gaur, "Vascos por el Mundo" Groningenen

EITB Media

Iñaki, Eneritz, Ana, Nerea eta Iñigo euskaldunen eskutik ezagutuko ditugu hiri alai honetako bazterrik ederrenak.

  • Bizikletak nonahi Groningen hirian. Argazkia: EITB Media

    Bizikletak nonahi Groningen hirian. Argazkia: EITB Media

Groningen Herbehereetako iparraldean dagoen izen bereko probintziako hiriburua da. Joana Etxabe kazetariaren eta Santiago Roldan kamerariaren jomuga izango da igande honetako "Vascos por el Mundo" saioan, hiri gazte honetara bidaiatuko baitute Iñaki, Eneritz, Ana, Nerea eta Iñigo anfitrioiak ezagutzeko asmorekin. 

Groningenen biztanle baino bizikleta gehiago dago, eta hiriko garraiobide nagusia da. Herbehereetako hiririk gazteena da, ikasle ugari bizi dira bertan, eta horiei esker hiriko kaleak bizi-biziak dira. 

Herbehereetan ohikoa den bezala, hiri honetan ere, erdigune osoa inguratzen duen kanala dute; bertan itsasontzi-etxe ugari eta belaontzi historikoak ikus daitezke ainguratuta. Eta jakina, errotak, holandar etxetxo tradizionalak, eskalapoi originalak eta gazta eder eta itzelak ere aurkitu ditugu bertan. Rietdiphaven auzoan, eskandinaviar estiloko egurrezko etxe koloretsuak dira protagonistak. 

Eta Alemaniako mugatik gertu, Bourtagne herria topatu daiteke; xarma handiko Erdi Aroko herrixka, 80 urteko Gerran gotorleku gisa eraiki zutena. Ikusgarri benetan, izar forma perfektua duelako. 

22:15ean izango da ikusgai saioa, ETB2n eta eitb.eus-en.