Itxi

telebista

Bigarren atalaren aurrerapena

Gorriak ikusiko dituzte mutilek, gaur, "El Conquistador del Caribe" saioan

Datorkiena jakin barik iritsiko dira 20 mutilak, eta hotzikarak izango ditu batek baino gehiagok. Neskek berriz, muturreko egoera jasan dute Kariben, lehenbiziko gauean. Egoera horretan egin beharko diote aurre bigarren ataleko immunitate probari: indarra eta erresistentzia funtsezkoak izango dira.

  • "El Conquistador del Caribe" saioaren irudi bat.

    "El Conquistador del Caribe" saioaren irudi bat. (EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia)

Zalantzaz beteta egon da "El Conquistador del Caribe" saioaren 18. edizio honen hasiera. Conquiseko komunitatea osatzen duten jarraitzaileek galdera bera izan dute buruan: Non daude mutilak aurten? Bada, astelehen honetan iritsiko dira falta ziren 20 lehiakideak, baina ez dakite zer datorkien. Julian Iantzi eta David Seco izango dituzte zain, eta a ze nolako ongi-etorria egingo dieten: bat baino gehiago urduri jarriko da.

Habitatutako uharte batera iritsiko dira mutilak. Goizek alde egin ostean, Karibearen alderik bortitzena ezagutzen jarraituko dute beste 18 neskek. Gaueko hotzak, eltxo nekaezinek eta goizetako eguzki kiskalgarriak muturreraino eramango dituzte partaideak, fisikoki eta psikologikoki. Izan ere, soinean soilik bainujantzi bat dutela hasi dute abentura neskek. Izango ote dira kapaz egoera horretan gau gehiago pairatzeko?

Bestalde, immunitate jokoan erabakigarriak izango dira indarra eta erresistentzia garaipena lortzeko. Gainera, eztabaida berriek, traizioek eta nominazioek lehiakideen arteko gatazka sutsuak piztuko dituzte.

Lehiakideetako bat Euskal Herrira itzuliko da astelehenean; ez galdu saioa!

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta APPan. Gainera, gogoratu, saioaren atalak EiTB Nahieranen, "El Conquis"eko APPan bertan, EITB Nahieran aplikazioan eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezkeela gerora.