Itxi

albistea

Audientzia

'El Conquistador del Fin del Mundo', lider beste behin

A.E

EITB

ETBk 2010eko martxoan zituen emaitzak berreskuratu ditu. Amaitu berri dugun hilean, %13,6ko audientzia eskuratu du.

  • El Conquistador del Fin del Mundo.

    El Conquistador del Fin del Mundo. Argazkia: EITB

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko atzoko atala audientzian lider izan zen. Eguneko saiorik ikusiena izan zen eta lider, halaber, bere ordutegian. Atalak %24,5eko audientzia zatia eskuratu zuen eta %10eko rating-a. Horrez gain, EAE eta eragin esparruan 237.000 lagunek ikusi zuten batez beste eta 389.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

Bestalde, Xala-Laskurain eta Titin III-Merino II.aren artean jokatutako eskuz binakako txapelketako partida emanaldirik ikusiena izan zen bere ordutegian. Neurketak %18,9ko audientzia zatia eskuratu zuen, %25,6 euskaldunen artean. Uneren batean 244.000 lagunek ikusi zuten.

ETBk 2010eko martxoko emaitzak berreskuratu ditu

ETBk martxoa %13,6ko audientziarekin itxi du. 2010eko 2010eko martxoko datuetara iritsi da berriz. Nabarmena, ETB-2k lortu duen %10eko audientzia, 2010eko apirietik izandako daturik altuena.

Gainontzeko telebista kateei dagokionez, ETB-1ek martxoan %2,3ko audientzia zatia lortu du. ETB-3k %0,9  eta ETB Satek %0,4ri eusten dio.

Emaitza hauek, ETB itzalketa analogikoaren aurretik zuen  mailan jarri dute.