albistea
Real Madril - Apoel norgehiagoka, zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Ondoren, Chelsea eta Benfica taldeek jokatuko duten partidaren laburpena eskainiko da.
-
Joaneko partidako irudia. Argazkia: EFE.
Asteazken honetan, Real Madril eta Apoel taldeen arteko norgehiagoka eskainiko du Euskal Telebistak, Champions League-ako final laurdenetako itzuliko partida. Arratsaldeko 20:45etik aurrera eskainiko da Madrilgo Santiago Bernabeu futbol zelaitik zuzenean eta Juanan Larrañaga, Juanan Legorburu eta Naxari Altunak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.
Horren ondoren, Champions Leagueko jardunaldi berean jokatutako Chelsea eta Benfica taldeen arteko norgehiagokaren laburpena eskainiko da, 22:40ean. Kasu honetan Ander Txintxurretak eta Juanan Larrañagak egingo dute partidaren gaineko kontakizuna.
Euskal Herriko itzuliaren hirugarren etapa: Gasteiz- Arrate
Bestalde, Euskal Herriko itzuliaren hirugarren etaparekin bat egingo du ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean 15:15etik aurrera. Gasteiz eta Arrateren arteko 164 kilometroko etapa honen berri, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfonson Arroiok emango dute. ETBK Sat-ek emanaldiaren errepikapena eskainiko du 20:30etik aurrera.