Itxi

telebista

4. atalaren aurrerapena

Kapitainak iritsita, taldekako lehia hasiko da gaur "El Conquistador del Caribe" saioan

Laugarren atalean, taldeak nola antolatuko dituzten ikusiko dugu: zein lehiakide izango dituzten eta nork gidatuko dituen. Nahiak, Begok eta Andreak immunitate-joko ikusgarri batean parte hartuta hasiko dute ibilbidea, urpean igeri egin beharra, tirolina eta kaiukoak izango dituen proba batean.

  • Andrea, Nahia eta Bego, tranpolinean

    Andrea, Nahia eta Bego, tranpolinean. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

18. edizio honetako kapitainak gaur, astelehena, iritsiko dira Los Haitisesera, eta, horrekin batera, taldekako lehia abiatuko dute. Nahiak, Begok eta Andreak immunitate-joko ikusgarri batean parte hartuta hasiko dute etapa berri hau.

"El Conquis"eko hiru lehiakide ohiek tranpolin batetik itsasora salto eginez hartuko dute kapitain ardura. Saioan inoiz ikusi den tranpolinik altuena da gainera. 20 metroko jauzia egin beharko dute, edonor ikaratzeko modukoa. "Jakin izan banu, ez nintzakeen etorriko", esan du iazko txapeldunak. Salto egiteko gai izango ote dira ala hasi baino lehen amaituko ote da bakarren baten abentura?

Jauzi hori immunitate joko gogor baten hasiera besterik ez da. Urpean igeri egin beharko dute, tirolina handi bati aurre egin, eta kaiukoak erabili beharko dituzte. Proban aurrera egin ahala, kapitainek beraien taldeko kolorea zein den jakingo dute, eta zein lehiakide izango dituzten alboan, betiere, salto egiteko gai baldin badira.

Behin jokoa amaituta, nola ez, lehiakideak kanpamentu berrietara joango dira. Nork izango du immunitateaz eta kanpamentu aberatseko erosotasunaz disfrutatzeko aukera? Nork estreinatuko ote du kanpamentu txiroa, hau da, irlan nagusi den intsektu batek izena ematen dion jején hondartza? Eta nor izango da bere taldea kanpamentu oso txirora eramango duen kapitaina?

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta aplikazioan. Gainera, gogoratu, saioaren atalak EiTB Nahieran atarian, "El Conquis"en aplikazioan bertan, EITB Nahieran aplikazioan eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezkeela gerora.