Itxi

albistea

'Egun On Euskadi' saioan

Ares sailburuaren agerraldia, zuzenean Legebiltzarretik, ETB-2n

M.A.

EITB

Iñigo Cabacasen hilketaren inguruan berri emango du.

  • Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua

    Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB

Ostegun honetan, ETB-2ko 'Egun On Euskadi' saioak, goizeko 11:00etan, Eusko Legebiltzarrekin zuzenean egingo du bat Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren agerraldia eskaintzeko. Aresek Iñigo Cabacasen hilketaren inguruan berri emango du Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen aurrean. Iñigo Cabacas astelehenean hil zen Athleticen eta Schalkeren arteko partidaren ostean izandako istiluetan larri zaurituta gertatu ondoren.

Aurretik, ETB-2ko goizeko albistegian, Aitziber Blanco Lokarriko kidea eta Maite Aristegi Amaiurreko diputatua hartuko dituzte solaskide. Kolonbiako Bakearen Aldeko Emakumeen Taldean parte hartu berri dute biek. FARCen esku zeuden polizia eta militarren askatze prozesuan bizitako esperientziaren berri emango dute gainera.

Bestalde, Vanessa Sanchez aurkezleak eguneko albiste nabarmenenak ekarriko ditu eta Alfredo Retortillo, Iñaki Soto eta Olatz Barriuso kolaboratzaileek berritasun handiko gaiak jorratuko dituzte.