albistea
ETBK Sat eta ETB-1en
Hiru borrokaldi eder, ostiralean, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EITB
Brandon Rios-John Murray, Mike Alvarado-Breidis Prescott eta Denis Boytsov-Darnel Wilson.
-
'Boxeo izarrak' - Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar. Foto: EITB
Hiru borrokaldi eder dakartza asteko honetako 'Boxeo Izarrak' saioak. Lehenengoan, pisu arineko Munduko txapelketa izango dute jokoan Brandon Riosek, borrokaldirik galdu gabe dagoen boxeolariak, eta John Murray-k. Norgehiagoka ikusgarria da.
Bigarren neurketan Mike Alvarado eta Breidis Prescott izango dira nor baino nor. Mike Alvaradok 31 borrokaldi egin eta denak irabazi ditu. Prescott kolonbiarra jotzaile handia da eta profesional mailako lehenengo 18 borrokaldiak ko-z irabazi zituen.
Azkenik, pisu astuneko borrokaldi bat: Denis Boytsov errusiarra Darnel Wilson amerikarraren aurka. Boytsov-ek 30 neurketa egin eta denak irabazi ditu eta sailkapen guztietan lehenengo hamarretan dago.
Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztu eta zuzentzen duen boxeo saioak bi emanaldi ditu: 22:50ean ETBK Sat-en eta gauerdian ETB-1en. Goikoetxeak Manu Maritxalar izango du lagun komentarioak egiteko.