Itxi

telebista

22:30ean

'Euskadi espazioan', gaur gauean, "El Día de Mañana" saioan

EITB Media

Dani Alvarezek bertatik bertara jarraituko du Floridako Kennedy Espazio Zentrotik egingo duten suziri-jaurtiketa. Puntako teknologia erabilita Euskadin diseinatu eta fabrikatutako argazki kamera darama suziriak. Espazio lasterketa aro barri batean sartu dela egiaztatuko du Danik.

  • Dani Álvarez "El Día de Mañana" saioan

    Dani Álvarez "El Día de Mañana" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Dani Álvarezen "El Día de Mañana" saioan aparteko ikuskizun bat bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dugu: SpaceX konpainiaren Falcon-9 suziriaren jaurtiketa Floridako Kennedy Espazio Zentrotik. Suziri horren baitan espaziora bidaia egingo du Isim-90 izeneko argazki kamerak, puntako teknologia erabilita Euskadin diseinatu eta fabrikatutako argazki kamerak. Beraz, NASArekin elkarlanean egindako jaurtiketa hori izango da saioaren ildo nagusia, eta bertan EITBko kazetariak gertutik egiaztatuko du espazio lasterketa aro barri batean sartu dela.

Kosmosaren esplorazioa azkartu egin da azken urteotan, Elon Musk edo Jeff Bezos bezalako handikien konpainia pribatuen bultzadari esker. Hala ere, oso pertsona gutxik bizi izan dute espaziora bidaiatzeko esperientzia. Horietako bat Pedro Duque ministro ohiak eta astronauta da. Espazio-ontzi batean espaziora jaurtikitzen zaituztenean zer sentitzen den galdetuko dio Danik, eta baita nolakoa den egunerokoa lurretik 400 kilometro baino gehiagora dagoen estazio espazial batean

Leioan Satlantis enpresaren egoitza ere bisitatuko du programako lantaldeak, espaziora kamera jaurtikiko duen enpresaren egoitza. Bertan, Eider Ocerin estrategia zuzendariak Daniri azalduko dio nola lortu duten NASArekin elkarlanean aritzea. Rafael Guzmán kameraren sortzaile eta Floridako Unibertsitateko irakaslea ere elkarrizketatuko du, eta Rafaelen beraren eskutik jasoko du Danik Cabo Cañaveraleko jaurtiketa jarraitzeko gonbidapena. Juan Tomás Hernani Satlantis enpresako CEOarekin ere hitz egingo du, enpresarentzat gertaera historikoa izango dena baino ordu batzuk lehenago.

Gaur egun planeta gorrian dabilen Perseverance ibilgailuak aurkituko al du Marten bizi-aztarnarik? Agustín Sánchez Lavegak UPV/EHUko Planeta Zientzien taldea zuzentzen du eta ikerketa horietan parte hartzen ari da. Danik ere galdetuko dio ua baldintzak betetzen ote diren tripulatutako lehen hegaldia Martera bidaltzeko.

Zer gerta ere, Iñigo Muñoz Elorza astronautak simulakroetan parte hartzen du, eta horietako bat egin zuten orain hilabete batzuk Israelen. Eneko Axpe fisikariak, berriz, Stanfordeko Unibertsitatetik egiten du lan, grabitate falta dela-eta ahultzen diren astronauten hezurrak indartzeko.

Dani Alvarezen "El Día de Mañana" saioa, ostegunetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.