albistea
Kirolak
Emakumeen arteko Munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EITB
ETBK Sat-en 22:55ean, eta 00:00etan ETB-1en.
-
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalar. Argazkia: EITB
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak, hasteko, emakumeen Munduko txapelketa bat dakar. Ramona Kuehne alemiarra eta Renata Domsodi hungariarra izango dira aurrez aurre. Kuehnek 18 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du orain arte eta hiru gerrikoren jabe da. Domsodik zazpi garaipen ditu eta porrot bakarra.
Bigarren norgehiagoka, pisu ertaineko Europako txapelketa bat izango da. Rafael Bejaran eta Daniel Urbanski arituko dira. Bejaran dominikarra da izatez, baina Alemanian bizi da. 13 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du. Urbanski poloniarraren zenbakiak hauexek dira: 21 irabazi, zazpi galdu eta hiru berdindu.
Hirugarren neurketan, Jürgen Brähmer eta José María Guerrero arituko dira. Brähmer alemaniarra hiru aldiz izan zen Munduko txapeldun pisu erdi astunean, baina titulua kendu egin zioten eta orain berreskuratzeko ahaleginetan dabil.
Eta amaitzeko, Gabor Veto hungariarra ezagutuko dugu. Pisu arineko boxeolari hau orain arte egindako 24 borrokaldietan nagusitu da. Oraingoan, James Kimori keniarraren aurka neurtuko ditu indarrak.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna, 22:55ean ETBK Sat-en eta 00:00etan ETB-1en.