albistea
Igande honetan
Ainhoa Goikoetxearen eta Joxe Mari Iriondoren 'bikiak', 'Finlandia'n
A.E.
EITB
Joseina Etxeberriak eta Edurne Garmendiak aurkeztuta, esketx eta erronka dibertitu asko ekarriko ditu saioak.
-
'Finlandia', Joseina Etxeberria eta Edurne Garmendia. Argazkia: EITB
'Finlandia'ko beste atal bat izango dugu ikusgai igande honetan, apirilaren 22an. 21:30ean azalduko dira ETB-1en Joseina Etxeberria eta Edurne Garmendia aurkezleak beste bi gonbidatu xelebrez lagunduta, 'Aire Aire' saioko Ainhoa Goikoetxea eta Joxemari Iriondoren bikiak. Ordu bete izango dute aurretik gogotik barre egiteko gurpildun karrera dela edo Pinga Zuek! Barbaro kubatarraren karaokea dela.
Fikzio tartea ere garrantzitsua izango da igande honetako 'Finlandia'n. Artekarik Titanic-ean azalduko dira beraien pilotekin, Tzanpionzak Mikel Olazabal eta Xabier Azkargorta lanpetuta izan ditu erantzun eta bideoekin, Julian Iantzik arazo dexente izango ditu Korta eta Barbaro bistatik kentzeko eta Guardia Zibil bikoteak atez ateko zabor bilketa begi zorrotzez zaintzen jarraituko du.
Gainera, 'Dida' Gaztea irratiko lehiaketarekin jarraituko dute, aste honetako esketx irabazlea eta netbook-a etxean jasoko duen parte-hartzailearen izena emanez. Axi Muniain surfista ere tartean izango dute 'Finlandia'n, bere Kaliforniarako bidaiaren prestakuntza nola doan kontatzeko.
Hori guztia, iganden gauean, 21:30ean 'Finlandia' saioan.