Itxi

telebista

22:30ean

'Llamadas a espiar' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Hiru emakume espioiren benetako istorioa du oinarri, nazien aurka egiteko Churchillen aginduz errekrutatutakoak. Aurretik, Sharon Stone eta Denzel Washington izango dituzte hizpide.

  • 'Llamadas a espiar' filmaren irudia

    'Llamadas a espiar' filmaren irudia

Gaur gauean, "La Noche De…" ETB2ko zinema saioak Llamadas a espiar (A Call to Spy, 2019) pelikularen estreinaldia eskainiko du.

Lydia Dean Pilcher zinemagilea da zuzendaria, eta benetako gertaeretan oinarrituta dago. Zehazki, hiru emakume espioiren istorioa du oinarri, nazien aurka egiteko Winston Churchillen aginduz errekrutatutakoak. Vera Atkins da espioi horietako bat, Stana Katic aktoreak interpretatuta. Virginia Hallen papera, berriz, Sarah Megan Thomas antzezleak egiten du, eta Noor Inayat Khan indiar jatorriko espioi britaniarra dugu hirugarren protagonista, Radhika Apte aktorearen eskutik. Hiru emakume ezezagun, Bigarren Mundu Gerra aldatzera deituak.

Pelikularen emisioaren aurretik, Felix Linaresen saioak Denzel Washington aktorea izango du hizpide, 2022ko Oscar Sarietarako izendatuetako bat. Besteak beste, "Washington metodoa" zer den azalduko dute.

Gainera, Sharon Stone aktore ezagunaren inguruan arituko dira Qué fue de... izeneko atalean; eta, Tu cara me suena izenekoan, berriz, makillatutako bi izar erakutsiko dituzte. Ondoren, nortzuk diren asmatzeko erronka luzatuko diete ikusleei.

"La Noche de... Llamadas a espiar" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.