Itxi

albistea

23:15ean

Josune Ariztondori elkarrizketa, asteleheneko 'Azpimarra'n

A.A.

EITB

Maite Iturrerekin solasaldi laburra ere izango du Maddalen Iriartek.

  • Josune Ariztondori elkarrizketa, asteleheneko 'Azpimarra'n

    Maddalen Iriarte. Argazkia: EITB.

Astelehenero legez, bi edizio izango ditu 'Azpimarra' saioak. Arratsaldekoan, 19:10ean, Karlos del Olmo eta Maite Ubiria izango ditu lagun Maddalen Iriartek, egunak dakartzan berri nagusiak aztertzeko. Gauekoan, 23:15ean, Ander Iturriotz, Xabier Aierdi eta Pilar Kaltzadak izango dute ardura hori.

Elkarrizketaren tartera Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatua etorriko da, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenetik abiatuta, aktualitateaz mintzatzera.

Amaitzeko, Maite Iturrerekin hitz egingo du labur-labur Maddalen Iriartek.
Saioko ohiko kolaboratzailea den euskal amerikarra Hegoamerikako energia alorreko integrazio prozesuetan aditua da eta hortaz, zeresan handia du Repsol YPF auzian.