albistea
Ostiralean
San Prudentzio danborrada eta erretreta, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Imanol Artolaren eskutik jasoko dituzte xehetasun guztiak ikus-entzuleek.
-
Imanol Artola. EITB
San Prudentzioak direla eta Euskal Telebistak bat egingo du ostiralean, apirilak 27, Gasteizen egingo diren ospakizunekin. Imanol Artolaren eskutik, erretreta eta danborrada ikusgai izango dira ETB-1en eta eitb.com-en. Erretreta zuzenean jarraitu ahal izango da 21:00etan eta danborrada, berriz, pilotaren ostean eskainiko da, 00:00etatik aurrera.
Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetari eta atabalariek joko dute erretreta Aldundiaren jauregiko balkoitik. Joaldien artean Garikoitz & Furundarena, Folkon eta Indarra Dantza Taldearen emanaldia izango da.
San Prudentzioren erretretak Erdi Aroan Gasteiz harresi ostean bizi zen garaian egiten zen dei militarra gogorarazten du. Hiriko ateak itxiko zirela iragartzen zuten.
Danborradari dagokionez, sukaldari eta soldaduek osatutako tropa Probintziako Jauregian bilduko da. Danborrak eta upelak hartuta, hiriko elkarte gastronomiko eta fanfarreen ordezkariak hirian barrena abiatuko dira, San Prudentzioren omenezko doinuak jotzera.