telebista
22:30ean
Yas, abenturako azken kanporatua, gaur gauean, "El Conquis"en
EITB Media
Nahiak eta Nakorrek gainera, Atabey taldearen desagerpenaren inguruko azalpenak emango dituzte.
-
Yas, abenturako azken kanporatua. Argazkia: EITB Media
Atabey taldea desagertu da eta gelditzen ziren lau lehiakideek beste taldeetako kamisetak jantzi behar izan dituzte. Gaurko "El Conquis" saioan gertatutakoaren inguruan galdetuko diete Nahia eta Nakor kapitainei. Nahiak Karibean bizi izan dituen momenturik polemikoenak gogoratuko ditu eta Linek eta Teretek Yocahu taldean pasa dituzten lehen orduak azalduko dituzte txokoan.
Saioak, gainera, Yas hartuko du gonbidatu, abenturako azkeneko kanporatua. Espero ez zuen kapitainen izendapenarekin joan zen duelura. Zergatik izendatu zuten Begok eta Seletak? Nola erantzungo du Corocote taldeak Yas itzuliko ez dela ikusiko duenean?
Horrez gain, Tronkoalaren jokoan gertatutako guztia errepasatuko du, bi taldeen artean izandako liskarrak eta akusazioak "Conquis"en var-arekin konprobatuko dituzte.
Bestalde, David, Eneko, Eider, Durana, Raúl, Leire Juanes, Eneko García eta Arantxa konkistologoak abenturan gertatutako guztia aztertuko dute, eta Conquis komunitateak ere bere txokoa izango du Isma eta Oizederren Gazteako txokoan. Gaurko saioan gainera, publikoaren faboritoaren zerrendatik hainbat izen eroriko dira.
"El Conquistador del Caribe", audientzia-buru
"El Conquistador del Caribe" saioak berriz ere lortu du asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa. Asteleheneko atalak % 27,5eko audientzia-zatia bereganatu du eta 269.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, 23.600 erabiltzaileek streaming bidez jarraitu dute emanaldia eta sare sozialetan, #conquis18ETB traola joera izan da Twitterren 4.000 txio ingururekin.
"El Conquis" asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.