Itxi

telebista

22:30ean

'Trash, ladrones de esperanza' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan

EITB Media

Aurretik, Felix Linaresen saioan, Jennifer Aniston antzezlea izango dute hizpide, eta 'Raro, raro, raro' eta 'Crónica de sucesos' atalak izango dira ikusgai.

  • 'Trash, ladrones de esperanza' pelikularen irudia

    'Trash, ladrones de esperanza' pelikularen irudia

Gaur gauean, Trash, ladrones de esperanza (Trash, 2014) pelikularen estreinaldia eskainiko du "La Noche De…" saioak. Stephen Daldry dugu zuzendaria, eta Rickson Tevez, Gabriel Weinstein, Martin Sheen, Rooney Mara eta Wagner Moura aktoreak, berriz, protagonistak.

Brasilen girotuta, Rio de Janeiroko faveletako hiru gaztetxoren istorioa kontatzen du. Diru-zorro bat aurkitu ondoren ihesi egin beharko dute, ustelkeria politikoaren frogak baitaude barruan. Andy Mulligan idazle ezagunaren eleberri batean oinarrituta dago, eta Richard Curtisek moldatu zuen zinemarako.

Pelikularen emanaldiaren aurretik, Felix Linaresen saioak Jennifer Aniston izango du hizpide, antzezlearen lehen filmak 30 urte beteko dituela aitzakia hartuta. Raro, raro raro izeneko atalean, berriz, Arnold Schwarzeneggerrek erositako armada-tankea eta horren erabilera bitxiak aztertuko dituzte; eta, azkenik, Crónica de sucesos sekzioaren atal berri bat eskainiko dute, "Holandako Paul Newman" bezala ezagutzen zuten aktorearen heriotza aztergai.

"La Noche De... Trash, ladrones de esperanza" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.