Itxi

telebista

22:30ean

'La casa de la esperanza' filma, gaur gauean "La Noche de..." saioan

EITB Media

Felix Linaresek gidatutako saioak udako denboraldiari ekingo dio 'Amores de verano' atalaren bitartez.

  • Daniel Brül aktorea 'La casa de la esperanza' filmaren irudi batean

    Daniel Brül aktorea 'La casa de la esperanza' filmaren irudi batean

"La Noche de…" saioak La casa de la esperanza filma eskainiko du gaur gauean. Antonina eta Jan Zabinski senar-emazteen istorio hunkigarria kontatzen du Niki Carok zuzendutako pelikulak. Naziek Polonia inbaditu zutenean, ehunka judutar naziengandik salbu uztea lortu zuten bikoteak zuzentzen zuten zoologikoa erabiliz. Felix Linaresek xehetasun gehiago kontatuko ditu emanaldia hasi aurretik. 

Bestalde, uztaileko lehen saioa izanik, udako atal bat estreinatuko dute: Amores de verano. Zinema munduko bikoteak izango dituzte protagonista bertan. 

San Fermin jaiei ere keinu txiki bat egingo diete eta 55 urte bete berri dituen Pamela Anderson aktoreak gaur egun zer egiten duen kontatuko digute. 

"La Noche de… La casa de la esperanza" saioa 22:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.