Itxi

telebista

''El Conquis''

Iritsi da 'El Conquis'eko finalisten gaua: sei hautagai, Publikoaren Faboritoaren saria lortzeko lehian 

EITB Media

Annie, Arruti, Iban, Iri, Lide edo Peña dira hautagiak eta boto gehien lortzen dituenarentzat izango da 5.000 euroko saria. Halaber, 1.200 eurotan baloratutako Ternua produktu-bilduma irabazteko aukera izango dute APPan botoa ematen dutenek.

  • Annie, Arruti, Iban, Iri, Lide eta Peña, publikoaren faboritoaren saria lortzeko hautagaiak

    Annie, Arruti, Iban, Iri, Lide eta Peña, publikoaren faboritoaren saria lortzeko hautagaiak

Astelehenean Ainik eta Jokinek irabazitako final historikoaren ostean, gaur gauean "El Conquistador del Caribe" saioaren azken gala handia biziko dugu, Publikoaren Faboritoa nor izango den jakiteaz gain. Annie, Arruti, Iban, Iri, Lide eta Peña dira Conquis Komunitateko lehiakide maitatuenak orain arte, eta gaur jakingo dugu zuzenean nor izango den nagusi, Patxi Alonsok aurkeztutako eztabaida berezian. Gauerdira arte egongo da zabalik APPan botoa emateko aukera. Orduan, hasiko gara hautagaiak zuzenean kanporatzen; hortaz, ez da emoziorik faltako.

Aini eta Jokin ez ezik, Line eta Arruti beste bi finalistek ere saioan hartuko dute parte, gonbidatu berezi gisa. Asteleheneko finalean ikus ez genituen une bereziak eskainiko ditugu. Horrez gain, finaleko proba amaitu bezain laster irabazleek egindako adierazpenak entzungo ditugu, eta Linerekin eta Arrutirekin nola elkartu ziren ere ikusiko dugu. Edizio honetan bizitako unerik onenak errepasatu ondoren, abenturak izandako gorabeherak aztertuko ditugu: Jokin eta Line finalisten artekoa, besteak beste. Kobra egingo ote dio berriz lehiakide brasildarrak Yocahu taldekideari?

Faboritoa izateko hautagaiak ere protagonista izango dira gaur gauean. Sei lehiakideen abenturako irudirik onenak prest ditugu, jarraitzaileentzat hain bereziak zergatik diren aztertzeko. Ibanek egindako dueluak, Lideren lehen ataletako lan bikaina eta Arrutik Unairekin errotutako laguntasuna izango ditugu hizpide. Eta noski, ziur gaude Peña, Annie eta Iriren (eta haren "tulipa galtzontzilloak") bizipenekin ere primeran pasako dugula.

39 parte-hartzaileak gonbidatuta daude gaurko gala, baita kapitainak zein konkistologoak ere: David, Eider, Eneko, Durana eta Raul. Gure adituak ez zirenez astelehenek finalean egon, asko izango dute esateko. Konkis komunitatea inoiz baino erabakigarriagoa izango da, bozketa luzaroan abian egongo denez, azken bozka horiek emaitza alda baitezakete. Asteazkenero bezala, Oizeder eta Isma izango ditugu Gaztea gunean. Twitter bidez jasotako iritziak bilduko dituzte, meme onena saritzeko. Denboraldiko opari berezi moduan, 18. edizio honetako irudi onenak laburbilduko ditugu pieza batean. 

Faboritoaren sariaren irabazleak 5.000 euro jasoko ditu eta 1.200 euroko balioa duen Ternua saria botoa ematen dutenen artean

Batetik, boto gehien jasotzen dituen lehiakideak 5.000 euro irabaziko ditu. Bestetik, APPan botoa ematen duten erabiltzaileen artean, 1.200 euroko balioa duen Ternua produktu-bilduma zozkatuko dugu. Gogoratu, APP deskargatu edo eguneratu mugikorrean, eta bozkatu gehien gustatzen zaizun lehiakidearen alde.

Finalean ikus ez genituen uneak, aurrez aurreko bereziak, eta Faboritoaren saritako sei finalistak, gaur gaueko debatean: Iban, Arruti, Annie, Lide, Peña eta Iri. Ziur gaude une ahaztezinak utziko dizkigutela. Ez galdu eta ikusi zuzenean gaur, "Teleberri" albistegia amaitzean, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30 aldera. Zuen zain izango gara!