telebista
22:30ean
'El club de los divorciados' komediaren estreinaldia telebistan, gaurko "La Noche de..."n
EITB Media
Saioak, gainera, Ryan Gosling eta Ana de Armas aktoreen inguruko erreportajea eskaini, eta ahaztuta ditugun lau haur aktore ospetsu ekarriko ditu gogora.
-
"El Club de los Divorciados" filamren irudi bat.
Gaur gauean, "La Noche de..." saioak El club de los divorciados (Divorce Club, 2020), Michäel Youn komiko frantziar ospetsuaren komediaren estreinaldia eskainiko du telebistan. Dibortziatutako bi lagunek ezkontzerakoan galdutako plazerrak berreskuratu nahi izango dituzte eta dibortziatu berri diren beste hainbat pertsonekin "Dibortziatuen Kluba" sortu eta horren arauak ezarriko dituzte. Felix Linaresek filmaren grabaketaren eta protagonisten datu guztiak emango ditu.
Gainera, saioak Ryan Gosling eta Ana de Armas aktoreen inguruko erreportajea eskainiko du, eta gaur egun ahaztuta ditugun lau haur aktore ospetsu ekarriko ditu gogora. Gainera, ikus-entzuleek zinemaren bitartez Cadizera bidaia egiteko aukera izango dute.
"La Noche de... El club de los divorciados", gaur gauean 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.